miércoles, 5 de diciembre de 2012

Gabonetako abestiak

Dringilin dron

Dringilin dron, Gaur Gabon,

Sabela betea daukat eta

Besteak hor konpon. (bis)

Maskelu bete, aza egosi,

hori, zuri (e)ta gorriak,

berehala irentsi neutsazan

azkenengoko orriak. (bis)

Dringilin dron, Gaur Gabon,

Sabela betea daukat eta

Besteak hor konpon. (bis)


  

Hator hator

Hator, hator mutil etxera,

gaztainak zimelak jatera,

Gabon gaba ospatutzeko

aitaren ta amaren ondoan.

Ikusiko duk aita barrezka,

amaren poz atseginez.

Eragiok mutil (LAGUN) aurreko danbolinari,

gaztainak erre artian,

gaztainak erre artian,

txipli, txapla pun.

Gabon gaba pozik igaro daigun.

martes, 4 de diciembre de 2012

Fruitu bikoteak aurkitu!

         Hemen jartzen dudan estekan haurren memoria lantzeko jolas dibertigarri bat duzue. Jolasa oso sinplea da: 12 karta daude buruz behera eta bakoitzak fruitu baten irudia ezkutatzen du. Zer da egin beharrekoa?: Karta bakoitzaren atzean dagoen fruitu bikoteak aurkitu!!! Jolasteko prest?

domingo, 2 de diciembre de 2012

Berdintasunaren aldeko haurrentzako ipuinak



Orrialde honetan hezkidetza lantzeko eta genero desberdintasunari aurre egiteko ipuin elektronikoak daude. Ipuin hauetan jasotzen diren egoerak egunerokotasunez bizitzen ditugunak dira eta ezarritako estereotipoak apurtu behar direla eta hauei aurre egin behar diegula erakusten diete haurrei. Hori dela eta, oso aproposak direla uste dut, txikitatik hezkidetza lantzea ezinbestekoa suertatzen baita.

 Horrez gain, ipuin honetako ilustrazioak oso erakargarriak dira haurrentzako kolorez beterik baitaude eta ezaguna zaien eszenatoki batean garatzen baitira; honek ere, ipuinari hurbiltasuna eta erakargarritasuna emanez. Ipuinak