viernes, 30 de noviembre de 2012

Sexu ezberdintasuna hezkuntzan

ARTIKULU INTERESGARRIA!!


 
        Gaur egun, sexuaren araberako rolari buruzko atxikipena aurkitzea oso erraza da. Gizon zein emakumeen jokabide ezberdinak "natural" bezala ikusiak dira eta oso zaila da hauek eraldatzea. Gizon emakumeen ezberdintasuna, biztanleriarentzat izkutuko gai bat da kasu askotan, baina hau toki askotan ikusi dezakegu. Emakumeen kontrako biolentzian, aukeren ezberdintasunean, soldata ezberdina denean...etabar eguneroko bizitzan aurkitu daitezkeenak. Bestalde, gizonezkoen kasuan ere sentimenduei uko egitean, erakusketa sozial eta sexualean...etabarretan ikusi dezakegu aurretik aipatutako ezberdinasuna.
 
        Guzti honek hezkuntzan eragina du. Hau eskolaren izkutuko curriculumetik zein curriculum esplizitutik garatzen da. Jolasetan, neska edo mutilen identifikapenak eragina du haien mundua interpretatzeko eran. Jolasen bidez ezaugarri ezberdinak sartu ahal zaizkie buruan haurrei; neskei zaintza eta mutilei ausardia adibidez.
 
       Era berean, fenomeno honek sentimenduen adierazpenean eragina du. Beharbada ez die uzten neskei haien emozio batzuk aditzera ematen haserrea edo gorrotoa bezala; eta mutilek kasu askotan ez dituzte azaltzen beldura edo tristura bezalako sentimenduak.
 
       Beraz, hezkuntza sentikorra, jolasetan presente egon behar da zeharkako elementu bezala; bai neskak zein mutilak euren emozioak adierazten eta identifikatzen ikasi behar dituzte.
 
       Horregatik erabiltzen ditugun jolasen eta jostailuen birplanteaketa bat egin beharko litzateke. Hortaz, azterketa bat egin beharko litzateke "emakume izatea" edo "gizon izatea"-ren ze eredu irakasten dizkiegunena. Azterketa horrek bide eman beharko digu jarrerak eta jokabideak garatzeko jolasen bitartez. Erlazio sozialentzako eredu berri bat sortzea helburu izanda, errespetua, berdintasuna eta gizon eta emakumeen arteko erantzukidetasunak kontutan izanda.

martes, 27 de noviembre de 2012

IKTak Haur Hezkuntzan

           Lerro hauen ondoren agertuko den esteka "Informazio eta teknologia berriak Haur Hezkuntzan" du izenburua eta bertan IKTen garrantziari buruz hitzegiten da, hauen erabilpena bultzatuz eta bere abantailak erakutsiz.

Informazioa eta teknologia berriak Haur Hezkuntzan

Zertarako erosi jostailu garestiak?

           Hurrengoko bideo honetan ume baten poztasuna ikus dezakegu paper zati bat apurtzean, bere poztasuna estimulu horren aurrean duen jokaera izanik. Aitak papera jartzen dio berak apurtu dezan eta umeak papera apurtzean egiten duen soinua dela eta barreka hasten da. Horrekin batera, oreka galdu eta jausi egiten da baina ez zaio axola.

Guraso guztiei bideratutako seme/alaba baten eskutitza

OSO INTERESGARRIA


Ez iezadazu eskatzen dudan guztia eman.
Batzuetan, hartu dezakedan guztia neurtzeko besterik ez dut eskatzen.

Ez iezadazu oihukatu.
Gutxiago errespetatzen zaitut hau egiten duzunean; eta oihukatzera irakasten didazu niri ere. Eta ez dut egin nahi.

Ez iezazkidazu beti aginduak eman.
Aginduen ordez, batzuetan gauzak eskatuko bazenizkidan, nik arinago egingo nuke, eta gusturago.

Promesak bete itzazu, onak edo txarrak.
Sari bat emango didazula esaten badidazu, emadazu; baina zigor bat bada, ere.

Ez iezadazu inorekin konparatu, are gutxiago nire neba edo arrebarekin.
Besteak baino gehiago naizela sentiarazten badidazu norbaitek sufrituko du; eta besteak baino gutxiago sentiarazten badidazu, ni izango naiz sufrituko dudana.

Ez aldatu hainbestetan egin behar dudanaren inguruko iritzia.
Erabaki eta erabakia mantendu.

Gauzak nik bakarrik egiten utzidazu.
Nigatik dena egiten baduzu, nik ezin izango dut inoiz ikasi.

Ez itzazu nire aurrean gezurrik esan eta ez iezadazu zugatik gezurtzeko eskatu, nahiz eta estutasun batetatik airoso irteteko izan.
Txarto sentiarazten nauzu eta esaten didazunarekiko konfiantza galtzen dut.

Zerbait txarra egiten dudanean, ez iezadazu eskatu zergatia kontatzea.
Batzuetan nik ere ez dakit.

Erratuta zaudenean, onar ezazu.
Horrela zugan dudan iritzia handituko da eta nire errakuntzak onartzen irakatsiko didazu.

Zure lagunak tratatzen dituzun begikotasun eta lagunkoitasun berdinarekin trata nazazu.
Familia izateagatik ez du esan nahi lagunak izan ezin garenik.

Ez iezadazu gauza bat egiteko esan eta zuk ez egin.
Nik zuk egiten duzuna ikasiko dut beti, nahiz eta zuk ez esan. Baina ez dut inoz egingo zuk esan baina egiten ez duzuna.

Nire arazo bat kontatzen dizudanean ez iezadazu esan: “ez dut tontakerietarako denborarik” edo “horrek ez du garrantzirik”.
Ni konprenitzen eta laguntzen saia zaitez.

Eta maite nazazu. Eta esadazu.
Maite nauzula entzutea gustatzen zait, nahiz eta zuk beharrezkoa ez dela pentsatu.

viernes, 16 de noviembre de 2012

Haurrentzako jarduerak

        Ikusgai dagoen blog honetan Haur Hezkuntzako umeentzako materiala aurkituko duzue, bereziki inguruaren ezaguera esparrua lantzeko jarduerak daudelarik. Ariketa guztiak, bizi diren lurraldearekin lotura dute, hain zuzen ere, Euskal Herria.

    Sartu zaitez, ETA JOLASTUZ IKASI!!!  Haurrak jolasteko jarduerak